Oñatiko LATZEN Heavy Thrash Metal taldea bueltan da. Hamazazpi urteren ondoren, Latzenen lehen estudio lanak, «Heriotzari deika» maketa sarituak, aurten 30 urte beteko dituen honetan, 30 edizioa eta azkena izango den Lakuntzako “Hatortxu Rock” jaialdi berezian itzuliko dira taula gainera. Uztailaren 24tik 27ra bitartean izango da, eta beste hainbat talderekin batera ariko dira. Honenbestez, energiaz beteriko bide berri bati hasiera emango diote eta Hontza Produkzioak eramango ditu taldearen kontratazio eta management lanak.
Gainera, laukotea berrituta bueltatuko dira. Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Gorka Lazkano (bateria) eta Joxemari Azpitarte (baxua) musikariekin batera, beste gitarrista bat ariko da aurrerantzean: Yerko Ortiz (Dirty Shadow ohia) legazpiarra. Iker Martinez de Zuazo gitarristak utzitako lekua hartu du.
LATZEN lau gaztek osatu zuten, 1993. urtean: Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Gorka Lazkano (bateria), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra). Esan moduan, “Heriotzari deika” maketa 1995ean plazaratu zuten. Gerora, bi disko argitaratu zituzten: “Kontzientzia ala Infernua” (Oihuka, 1996) eta “Ardi Larruz” (Oihuka, 1998). Dena dela, 1999ko abuztuan banda desegitea adostu zuten, hirugarren diskoa grabatzear zirela.
Bien bitartean Aitor Sen eta ondoren Une taldean, eta Joxemari Potemkin taldean aritu ziren. 2007ko urriaren 2an, “Infernuko ateetan” azken kontzertu bira iragarri zuten, eta hamabost emanaldi eskaini zituzten Euskal Herriko hainbat herritan. Tartean, Eskoriatzakoa grabatu, eta 2008an, “Hellmuga” izeneko zuzeneko disko eta DVDa argitaratu zuten. Ondoren, lan berria aurkezteko beste zenbait kontzertu jo eta Latzen behin betiko lozorroan sartzea erabaki zuten.
—————————————————————-
Vuelve LATZEN, grupo Heavy Thrash Metal de Oñati. Diecisiete años después, ahora que el primer trabajo de estudio de la banda, aquella maqueta galardonada llamada “Heriotzari deika”, cumple 30 años, estarán en los escenarios de la 30 edición y última del siempre especial festival “Hatortxu Rock” en Lakuntza entre el 24 y el 27 de Julio. De este modo afrontarán un nuevo camino llenos de energía y Hontza Produkzioak se encargará de la contratación y management del grupo.
Además, el cuarteto viene renovado ya que junto a los músicos Aitor Uriarte (voz y guitarra), Gorka Lazkano (batería) y Joxemari Azpitarte (bajo) a partir de ahora actuará un nuevo guitarra: Yerko Ortiz (ex Dirty Shadow) de Legazpia que viene a ocupar el sitio del guitarra Iker Martinez de Zuazo.
LATZEN lo formaron cuatro jóvenes el año 1993: Aitor Uriarte (voz y guitarra), Gorka Lazkano (batería), Joxemari Azpitarte (bajo) e Iker Martinez de Zuazo (guitarra). Como decíamos, la maqueta “Heriotzari deika” vio la luz el año 1995. Más tarde, publicaron dos álbumes: “Kontzientzia ala infernua” (Oihuka, 1996) y “Ardi larruz” (Oihuka, 1998). De todos modos, en Agosto de 1999 la banda decide disolverse, cuando estaban a punto de grabar su tercer disco.
Entre tanto Aitor fue parte de Sen, más tarde de Une y Joxemari de Potemkin. El 2 de Octubre del 2007 anunciaron la gira de despedida “Infernuko ateetan” y ofrecieron quince actuaciones en otros tantos municipios de Euskal Herria. Entre medias, grabaron el de Eskoriatza y en 2008 publicaron el disco en directo y DVD “Hellmuga”. Después, para presentar el nuevo trabajo, tocaron algunos conciertos más y finalmente Latzen decidió adentrarse en un largo letargo.